logo

viviendas-sin

Tolosako kokagune bikain batean

Larramendi-bizigunea esparru baten berritze-plan baten barruan kokaturiko 490 etxebizitzaz baino gehiagoz osaturiko bizigunea da. Aurreko faseen %100 salduta dago. Eraikiko dugun azken fase berri honekin, 550 etxebizitza baino gehiago izango ditu, berdegunez eta parkez osaturiko ingurune ezin hobean.

Larramendi promozioa, Tolosako erdigunetik gertu dago, komunikazio oso onak ditu eta inguruan, orotariko zerbitzuak: dendak, gasolindegia, akademiak… Horrek guztiak bizitzeko leku paregabea bihurtu du.

Autobusez: T5, TO07, TO47G, TOL-SS ZUZ lineetako autobus-geltokiak dituzu 4 minutura.

Autoz: 3 minutu baino gutxiagora A-1 autobidea duzu, eta handik Donostiara iritsiko zara.